lunes, 13 de febrero de 2017

1.2. jarduera | IKANOS testa eta gogoeta egin

Sarrera honetan, EDIGCOMP ikastaroko 1.blokeko 2.jarduerari dagokion gogoeta egingo dut, IKANOS testaren inguruko gogoeta hain zuzen.
Ana Vitoricak (@anavito) zuzentzen duen proiektuan IKANOS izeneko testa diseinatu dute, norberak duen gaitasun digitala neurtzeko balio duen tresna.

15 minutuko test moduko galdetegia erantzunez, edonork bere gaitasun digitalaren maila ezagutu dezake. Galderak erraz erantzuten dira eta hauek erantzuten amaitzean autodiagnosi txosten pertsonalizatu bat eratzen da non zehaztasunez eta argi eta garbi adierazten diren ateratako emaitzak. Bertan, marko digitalaren bost alorretariko bakoitzean ateratako puntuazioa adierazten da.
Hauek dira bost alor horiek (Aurreko sarreran ere aipatu nituen):
  1. Informazioa: informazioa jaso, bilatu, filtratu, gorde eta aztertzeko gaitasuna.
  2. Komunikazioa: besteekin komunikatzeko, elkarbanatzeko eta parte hartzeko gaitasuna.
  3. Edukien sorkuntza: eduki berriak sortzeko eta zaharrak moldatzeko gaitasuna.
  4. Segurtasuna: norberaren eta besteen pribazitatea eta segurtasuna bermatzen duten ekintzak soilik egiteko gaitasuna.
  5. Arazoen ebazpena: konpetentzia digitalaren beste atal guztiak egunerokotasunean topatzen ditugun arazoetan aplikatzen jakiteko gaitasuna.

Oso test borobila iruditu zait, alor ezberdinak modu orekatuan aztertzen baititu eta dudarik gabe, amaierako txostena izan da gehien gustatu zaidana.
Nire kasuan, maila aurreratua dudala diote emaitzek. Informazioa biltzen eta filtratzen nahiko trebea naizela dio, baina besteekin elkarbanatzerako orduan, kanal digitalen bidezko komunikazioan, nire elkarrekintza mailak behera egiten duela. Egia borobila. Dena den, denborarekin hau aldatzea gustatuko litzaidake.

Edukiak sortzen eta moldatzen konpontzen naizela jartzen du txostenean (hori bai, programazioaz bat ere ez…); eta segurtasun aldetik, arriskuak eta pribazitatea bermatzen duten ekintzetan aritzen omen naiz. Eta azkenik, arazoen ebazpenean ongi moldatzen naiz.

Nire kasuan, uste dut nahiko ondorio errealista atera duela autodiagnosi txostenak. Dena den, oraindik gauza asko ditut ikasteko. Beraz, mundu digitalari adi begira jarraitu beharko!

Ikanos testa egitea gomendatzen dizuet, nork bere burua pixkanaka pixkanaka hobeto ezagutzea baino gauza interesgarriagorik ez baitago.

Laster arte!




1 comentario:

  1. EZ da gutxi Patricia:
    Batetik ondorio errealista ateratzea autodiagnosi txostenak.
    Eta bestetik AURRERA begira zer egin behar duzun ikustea: oraindik gauza asko ditut ikasteko. Beraz, mundu digitalari adi begira jarraitu beharko!
    Bukatzeko lagunei eta auzokoentzako aholkua: "Ikanos testa egitea gomendatzen dizuet, nork bere burua pixkanaka pixkanaka hobeto ezagutzea baino gauza interesgarriagorik ez baitago"
    Eskerrikasko gogoetagatik eta gomendioagatik! ;-)
    J

    ResponderEliminar