Egia esatea nahi baduzue, ez nuen sekula entzun NIAren kontzeptua, eta interesgarria iruditu zait. Norberak ikasteko erabiltzen dituen informazio-iturrri, konexio, jarduera, baliabide eta tresnen multzoa da (Adell eta Castañeda, 2010). Bertan sar daitezke liburuak, aldizkariak, bideoak, lankideak, irakasleak, ikasleak, familia, lagunak, ezagunak, prentsa, eta abar luzea.
Susmatuko duzuen moduan, azken urteotan, orokorrean, guztion NIAk zertxobait aldatu dira, teknologiaren garapena eta baliabide digitalen eskuragarritasuna handitzearekin batera: Google, Youtube, Wikipedia, ... denetarik dugu baliabide teknologikoei dagokionez. Horregatik, @amaiaarroyo-k hausnarketa honetan aipatzen duen moduan, jende askok bere NIA eraikitzerako orduan, teknologikoak ez diren baliabideak ahazten ditu, garrantzi bizikoak direnak. Gizarte batean bizirauteko tresna baliotsuenak ez al ditugu besteekin ditugun harremanen bitartez ikasten? gurasoengandik, anai-arrebengandik, lagunengandik eta baita ezezagunengandik ere. Beraz, ez ditugu ahaztu behar.
Bestalde, @amaiaarroyo-k egindako gogoetan honakoa ere aipatzen du: ikasterako orduan zeinen garrantzitsua den jarrera. Aldaketen aurrean jarrera baikorra izatea, alegia. Gizartea azkar aldatzen ari da, hortaz, behar beharrezkoa dugu etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa. Aldaketei bizkarra ematen badiegu ordea, gutxiago ikasiko dugu, atzean geratuko gara eta pixkanaka pixkanaka jarrera ezkorragoa izango dugu aldaketen aurrean. Beraz, ohitura kontua da, neurri batean.
Azkenik, NIAren bitartez zein arlo lantzen ditugun azaltzen du @amaiaarroyo-k:
- Informatu
- Komunikatu
- Arazoak konpondu
- Sortu: edukiak eta identitatea sortu
Nire NIA osatzerako orduan, hauek guztiak kontutan hartzen saiatu naiz. Ez daude nire baliabide guztiak, baina bai haietariko asko. Hemen duzue!
Ondo izan eta laster arte!


No hay comentarios:
Publicar un comentario